Hondarribia, Errenazimentuko harresiak kontserbatzen dituen hiri bakarra da Gipuzkoan. Harresiak, muino baten gainean dagoen alde zaharra babesten dute.Auzo honek Monumentu Historiko Artistiko izenpena dauka.
Harrigarriak dira barruko kale harriztatuen trazatu kuadrikulatua, burdinez landutako balkoiak eta teilatu-hegal zabal etxe ederrak.
Portuko auzoak, Monumentu Historiko Artistiko izenpena du ere. Edertasun haundiko arrantzale etxe tipiko asko daude bertan. Pintxo goxoak edo Euskal Herriko gastronomiaren plater ezagunak jateko aukera aparta dago erdialdeko inguru honetan.
Guadalupe Santutegitik ikusmira zoragarria dago. Kondairak dioenez,bertako bi artzainek Amabirginaren irudia inguruan aurkitu zuten. Data ez badakigu ere, XVI mendean Guadalupeko Ama oso gurtua zen. Jaizkibeleko bidea, itxasoari jarraituz, Pasai Donibaneraino ailegatzen da.
Informazio gehiago:
|