Hotel Jaizkibel (Hondarribia)
 
GURE HARRERA SAILAREKIN HITZEGIN CHAT HONEN BIDEZ:

Mi estado
Es | Fr | En | Eu | Cat
 

Hendaia utzita, «Corniche» eko bidea hartuta, Ziburura iristen gera. Hemen etxe koloretxu dotoreak ikusi ahal ditzakegu. Hementxe jaio zen Maurice Ravel, « Bolero » doinuaren sortzailea…

Hurrengo herria Donibane Lohitzun dugu. Bale arrantzaleen eta piraten herria. Jon Batatzailearen eliza polita dago herriaren erdian. Kolumnarik gabe eraiki zuten .Barruan Euskal estiloko, zurezko balkoia ikustea derrigorrezkoa da.1660 garren urtean eliza honetan ezkondu ziren Louis XIV Frantziako erregea eta Espainiako Teresa infanta. Ezkon berriak, egun horretan elizatik irteteko erabili zuten atea, harriekin itxi zuten eta hantxe dago ikusgai inskripzio historiko batekin.

Gambetta kalea herriko biziena da. Dendaz eta tabernez beteta dago. Grevin museoa, Louis XIV en etxea eta Infantaren etxea bisitatu daitezke ere. Loius XIV plazatik hondartza aldera herriko etxe zaharrenak dituen kalea abiatzen da.

RN 10 bidea hartuta Miarritzeraino jarraitzen dugu bidaia . Herri aberatsa, luxu haundiko etxe eta dendak daude bertan. Kontraste haundia dago kai zaharra eta kasino haundiaren artean. Hemen ezkondu zen Napoléon III Eugenia de Montijorekin 1853 an. Hôtel du Palais famatua beraien etxea zen urte horietan. Kantauriko urak ongarriak zirela uste zutenez, Europako ariztokraziako kide asko etortzen ziren Miarritzera denboraldi luzeak pasatzera. Alfonso X III , Persiako Sha, Errusiako Nicholas Duque haundia…. Erakargarritasun ugari ditu miarritzek : Balleta, Surfa, America Latinako Zinema festibala, Golfean jolasteko zelaiak, Thalassoterapia zentruak…

Hemendik 5 kilometrotara dago Baiona. Hiri harresitua da, eta urte askotan Ingelesen menpe egon zen. Merkataritza da motore ekonomikoa. Akitaniako Eleonor, Henry de Plantagenetekin ezkondu zen. Bere semea, Rikardo Lehoi bihotz bere arbasoen lurraldea bisitatzera etorri zen eta hemen Nafarroako printseza batekin ezkondu zen. Geroago, Baiona, Espainako erresumaren aurkako borroketan zentratu zen harresiak eta defentsa guneak sendotuz.

Baionan, XIII-XIV garren mendeko Andre Mariaren eliza gotikoa bisitatu daiteke. Euskal Herriko dorre altuenak ditu eta Ingelesen eragipena nabarmena da. Denda ugari daude alde zaharreko kaleetan barrena. Leon Bonnat museoan Goya, Dürero, Miguel Ángel eta Raphaelen obrak ikusgai daude.

Informazio gehiago:

Turismo Bayonne (Francia) Turismo Saint Jean de Luz (Francia) Turismo Hendaye (Francia)

Hotel Jaizkibel de Hondarribia
HOTEL JAIZKIBEL ****  
Baserritar Etorbidea, 1
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Tel: (+34) 943 64 60 40
Fax: 943 64 08 42
Email: info@hoteljaizkibel.com
Facebook, Hotel Jaizkibel de Hondarribia Twitter, Hotel Jaizkibel de Hondarribia Google Plus, Hotel Jaizkibel de Hondarribia Youtube, Hotel Jaizkibel de Hondarribia