Mendi Nafarretan sortu, Txingudi badian itsasoratu eta bi estatuen muga naturala den Bidasoa ibaiak ematen dio izena.
Irun, Hondarribia eta Hendaia dira Txingudi Badia osatzen duten herriak.
IRUN -ek garrantzi haundia du historikoki. Mugan kokatuta dagoenez, guda atal asko bizi izan ditu. Europarako bidean garrantzi handiko gunea da gaur egun. Denda eta Lantegi ugari daude Irunen , dagoeneko zerbitzu-hiria bihurtu da.
Oiasso, XX garren mendeko proiektu arkeologiko importanteena da.
Juncaleko Andre Mariaren Elizak bisitatzea merezi du. «Euskal Gotiko» estilokoa da eta 1508 eta 1606 bitartean eraiki zuten.
Aldabe mendira igotzen bazera, 1522 an frantsezen aurka izandako garaipena gogoratzeko eraiki zen San Martzial ermita ikusiko duzu.
Oiasso Museoan inguruan aurkitutako erromatarren garaiko hondakinak biltzen dira. Inguruko patrimonio arkeologiko eta erromatar aroko azterlanen erreferentzia izan nahi du museoak.
HENDAIA: Ondarraitz hondartz ederraz gozatu dezakezu bertan. 3,5 km luzera dauzka, ibilaldi zoragarriak egiteko edo bertan bainu goxo bat hartzeko.
Abbadie Gaztelua Erdi Aroko gaztelu-gotorlekuen antzera 1870 ean eraiki zen itxasoari begira, Eugène Viollet le Duc arkitektoaren zuzendaritzapean.
Behatoki astronomikoa edo Antoine d´Abbadie lurperatuta dagoen kapera bisita dezakegu bertan. Gaur egun Frantziako Zientzi Akademia da gazteluaren jabea.
Informazio gehiago:
|